Ekitaldiaren parte-hartzaile gisa, 5.000 m2 baino gehiagoko kirol zentro bat duzu eskura, eta bertan fitness gune handi batez gozatu ahal izango duzu, mota guztietako elementuekin, edozein jarduera egiteko. Honetaz gain, bi igerileku erabili ahal izango dituzu, bata 25 metrotakoa eta SPA oso bat, sauna eta bainu turkiarrarekin. Ur eremutik Bilbo Handiko bista panoramikoaz gozatuko duzu.

Informazio gehiago eskatu dezakezu kirol zentroko bezeroentzako arreta-gunean; bertan, aldagelak non dauden eta aipatutako zerbitzuak nola erabili azalduko dizugu.

Instalaziora sartzeko modurik errazena BECeko ataritik da, beUp-eko kartela duen sarreratik.

Instalazioaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 23:00etara, eta asteburuetan, larunbatetan 08:30etatik 22:00etara eta igandeetan 09: 00etatik 21:00etara. Astegunetan, gure instalazioa arratsaldeko ordutegian erabiltzea erabakitzen baduzu, gomendatzen dizugu 19:30etatik aurrera gozatzea kirol zentroaz. Jendetza gutxiago egongo denez, ziur gaude zure esperientzia atseginagoa izango dela.

Azkenik, jakinarazten dizugu eguneko sarreraren prezio berezia 10 €-koa dela, azokan sartzeko egiaztagiria aurkezten baduzu.

Orain, gure instalazioak erabiltzeko eta BEC-en bikaintasunaz gozatzeko erabakia hartzea besterik ez da geratzen, kasu honetan, kirola eginez.

0
METRO KARRATUKO GELA
  • 11000 m2 FITNESS-ERAKO

  • 5 JARDUERA GELA

  • HAUR GUNEAK

  • 2 IGERILEKU

  • SPA GUNEAK

  • APARKALEKUA

1100 M2

300 toki

2 igerileku

BEC sarrera

7:00 – 23:00

Jarri harremanetan gurekin

Ondoko inprimakia bete eta bezeroentzako arreta-guneko langileak ahalik eta lasterren jarriko dira zurekin harremanetan.

Familia handi honetako kide izan zaitezen nahi dugu: beUP familia. Mugi zaitez, dibertitu, izan zoriontsu!

    Datuen babesari buruzko informazioa:
    · Datuen arduraduna: BE UP SPORT CENTER SL
    · Helburua: Erantzun inprimaki-eskaerei
    · Legitimazioa: Zure berariazko baimena
    · Hartzailea: BE UP SPORT CENTER SL
    · Eskubideak: Zure datuak sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, eramangarritasunerako eta ahazteko eskubidea duzu

    beUp BEC

    Helbidea: BEC Kalea Azkue 1, 48902, Barakaldo, Bizkaia
    Telefonoa: 94 478 12 22

    Ordutegia

    Astelehenetik ostiralera: 07:00-23:00
    Larunbatetan: 08:30 – 22:00
    Igande eta jaiegunetan: 09:00 – 21:00
    Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean 15:00ak arte irekita
    Abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a eta 6a itxita