Zuazoren bisita

Zuazoren bisita

Ainhoa Hernández eta Maddi Aalla, Zubileta Evolution Zuazo taldeko kapitainak, beUp BECera hurbildu ziren, eraikuntza-lanen egoera ezagutzera. Biak txundituta geratu ziren datorren udazkenean ateak irekiko dituen instalazioa ikustean.

Orain dela aste bi baino gutxiago, jokalari bizkaitar bi hauek bukatutzat eman zuten Barakaldoko taldean jorratutako ibilbidea, Zuazon urte luzeak eman ondoren beste klubetan jokatuko baitute. Ainhoa Hernández pibotea Errumaniako Bucarest Rapidera joango da. Beste aldetik, Maddi Aalla Super Amara Bera Berako atezaina izango da. Donostiako taldea Guerreras Iberdrola Ligako irabazle berria da.

Bisita honetan, Ainhoa eta Maddi azken denboraldietan beraien entrenatzaile izan den Joseba Rodrìguez ‘Jaito’k lagunduta egon dira. Pibote eta atezaina ez bezala, teknikari bizakitarrak Zuazon jarraituko du datorren denboraldian. Laster, denek beUp BECez gozatu ahal izango dute. Zuazoko jokalariek orain aurre egingo duten aldaketa handiari buruzko sentsazioak adierazi zizkiguten. Gainera, ahal izango duten momentuan beUp BECez gozatzeko gogo itzelak erakutsi zituzten. Hau posible izango da Zuazoren eta beUp kirol zentro katearen artean ezarritako lankidetza-hitzarmenari esker.

Uda honetatik aurrera ez duzuela Zuazoko kamiseta berriz jantziko onartzea zaila egiten zaizue?
Ainhoa: Bai, oraindik ez dugu horri buruz asko pentsatzen. Azken partidua jokatu dugu dagoeneko eta oso hunkigarria izan zen. Abuztua heltzerakoan eta aurredenboraldia hasterakoan benetan konturatuko gara ez dugula berriro Zuazoren elastiko jantziko. Pena ematen digu, baina beste erronkak eta helburuak aukeratu ditugu eta pozik gaude horrekin.
Maddi: Ez dut horri buelta askorik ematen. Ligako azken partidua heldu arte benetan azkena zenez ez nintzen kontziente izan. Partidaren azken minutuak ederrak izan ziren, oso bereziak agurra izateagatik. Aurredenboraldia heldu eta beste talde baten parte izan arte ez gara kontziente izango jadanik Zuazon ez gaudenez.

Zure kasuan, Ainhoa, azken denboraldietan udaro Zuazotik irtengo zinen zurrumurrua  zegoen giroan, baina beti geratzen zinen… orain arte. Hauxe zen momentua? 
Ainhoa: Psikologikoki eta kirol arloan prest sentitu naiz. Heldutasun urtea zen. 27 urte bete ditut eta irtetzeko garaia zen. Beste urte batzuetan eskaintzek ez ninduten erabat konbentzitzen. Hauxe nere etxea da eta, nire ustez, gustora eta zoriontsu zauden lekuan hobeto jokatzen duzu. Orain jauzia ematea erabaki dut eta dena ondo irtetzea espero dut.

Jauzi garrantzitsu bat. Etxetik Errumaniara. Herri desberdina, kultura desberdina, lehiaketa desberdina… Zeintzuk dira aldaketa honek eragiten dizkizun sentsazioak?
Ainhoa: Zalantza apur bat. Ez dakit nolakoa izango den. Zorionez, taldean bi Espainako selekziokideak (Marta López eta Alicia Fernández) nire ondoan izango ditut. Haiek urte batzuk eman dituzte Errumanian dagoeneko eta ahalik eta hoberen eramaten lagunduko didate.

Maddi, zu gertuago geratuko zara, Donostian. Lehenengo kontaktua izan duzu zure aurkezpena dela eta…
Maddi: Oso gustora nago. Taldekide gehienak ezagutzen ditut eta, alde horretatik, oso lasai nago. Esperientzia hori bizitezko gogo itzelak ditut: helburu berriak, erronka berriak…

Ilusioa egiten dizu Guerreras Iberdrola Ligako txapeldunarekin lehiatzeak?
Maddi: Bai. Super Amara Bera Bera bezalako talde baten egoteak, titulu guztien lehian dagoen taldea, Europako lehiaketak jokatzen dituela, ilusioa egiten du beti. Hala ere, badakit oso gogor lan egin behar izango dudala, nere baitan daukan guztia emanez.

Ainhoa, hemen oroimen eta lagun asko uzten dituzue...
Ainhoa: Hemen dena uzten dugu: familia, lagunak, pertsona eta kirolari gisa hazten lagundu diguten taldekideak eta Jaíto ere uzten dugu. Bera izan da, halaber, guk jauzi hori egin izanaren eragilea, urte hauetan irakatsi diguna. Eskerrak eman behar dizkiogu, garena izaten lagundu digulako.

Maddi, zuretzat errazagoa izango da harremana mantentzea.
Maddi: Hala da. Nere asmoa da hona ahalik eta gehienetan etortzea eta taldekide guztiekin harremana mantentzea. Horren denbora luze pasa ondoren, taldekide baino gehiago lagun bilakatu egin dira. 

Eta kirol zentro berri bat utziko duzue Barakaldon, BECen. Eraikuntza-lanak ikusteko aukera izan duzue. Zer iruditu zaizue?
Ainhoa: Harrigarria. Pena handia ematen digu aurten hemen ez egoteak kirol zentroaz guztiz gozatu ahal izateko. Hori bai, hona etortzeko aukera edukitzean erabiliko dugu. Baina, batez ere, Zuazori laguntza handia emango dio, asko nabarituko du taldeak. Zinez eskertzen dugu aukera.

Maddi, zuk beUp BECez aukera gehiago izango duzu… 
Maddi: Bai. Baina Ainhoak esan duen bezala, taldeagatik pozten gara. Hau eskuragai edukitzea Itzela da. Asko eskertuko dute. Gure aldetik, Barakaldon egongo garen bakoitzean kirol zentroaz gozatzeko ematen diguten aukera ere eskertzen dugu. 

EGIN CLICK HONAKO ESTEKAN

ALTA ONLINE