Trapagaran, gutako bat

Trapagaran, gutako bat

Trapagaran Eskubaloia beUp BEC familiaren parte izatera pasa da.

Ezarritako elkarlan-hitzarmena dela eta, Ezkerraldeko eskubaloi klubak bere udalerritik oso gertu dauden beUp BECen instalazioetaz gozatu ahal izango du, kirol zentroak ateak ireki ondoren, datorren udazkenean.

Era honetan, Trapagaran taldeak prestakuntza egokia egin ahal izango du Lehenengo Mailarako itzulerari aurre egiteko, Zilarrezko Ohorezko Mailatik jaitsi eta gero. Joan den denboraldian, trapagarandarrek Estatuko bigarren mailan parte hartu zuten estraineko aldiz, Bizkaiko eskubaloiko ordezkari gorena bihurtuz.

Taldeko ordezkaritza batek instalazioa bisitatu zuen eta beUp BECera iritsi diren fitness makina batzuk ikusi ahal zituen.

Ongi etorri, Trapagaran!!!

EGIN CLICK HONAKO ESTEKAN

ALTA ONLINE