Izen-ematea igeriketan

Izen-ematea igeriketan

Oso gutxi geratzen da beUp BECek ateak ireki ditzan. Datorren astetik aurrera, abonatuentzako igeriketa ikastaroetan izena eman ahal izango duzu.
Ikastaroak kontratatzeko bi modu izango duzu:
- Online gure web-orrian.
- BECen ondoan daukagun beUp bulegoan, horretarako prestatutako leku berezi baten.

Irailaren 20tik aurrera honako ikastaroetan izena emateko epea irekitzen da:
MATROIGERIKETA (6 hilabetetik 2 urte eta erdira)
N1 - Hastapena (2 urte eta erditik 4 urtera)
N2 – Trantsizio (2 urte eta erditik 4 urtera)
N3 – Erdikoa (5 urtetik 6 urtera)

Eta irailaren 23tik aurrera, honako hauetan:
N4 – Hobekuntza (7 urtetik 9 urtera)
N5 – Hobekuntza 2 (10 urtetik 12 urtera)
N6 – Lehiaketa-aurrekoa (13 urtetik gora)
HELDUAK (16 urtetik aurrera)

Hasiera baten, haurrak haien adinen arabera izena emango dute ikastaroetan. Hala ere, maila frogak egin ondoren, taldez aldatu daitezke ordu-tarte antzekoetan.
Abonatu batek egungo eskaintzan ordutegi zehatz baten plazarik ez badu aurkitzen, gure bulegoan komunikatu ahal izango du aukera berriak eta irtenbideak bila ditzagun.
Era berean, ordutegi desberdin baten eskaera nahikoa dagoela ikusiz gero, beUp BECen zerbitzua emateko talde bat antolatzeko aukera aztertuko dugu.
Azkenik, ikastaroan izena eman duen pertsona bakoitzak beUp igerileku-txano bat opari gisa jasoko du.
Ez galdu aukera!!