Igeri egiten ikasi beUp BEC-en

Igeri egiten ikasi beUp BEC-en

beUp BECen instalazio ikusgarriak eskuragai izango dituzu. Ur guneak bi igerileku hartuko ditu barne, bata 25 metro eta bost kalekoa eta bestea ikaskuntzarako, etxeko txikienentzat bereziki pentsatua.

Familiako abonoarekin, haurrek –heldu batek lagunduta hamabi urte bete arte- urez gozatu ahal izango dute nahi beste.

Horrez gain, familiako abonoaren kuotaz kanpo, beUp BECen igeriketa ikastaroak emango dira sei hilabetetik gorako umeentzat nahiz helduentzat ere.

Ikastaroak sei mailatan bananduko dira:
- Lehen kontaktua
- Hastapena
- Erdikoa
- Hobekuntza
- Aurreratua
- Lehiaketa-aurrekoa

Hiruhilabeteka emango dira (urritik abendura; urtarillatik martxora eta apirilatik ekainera) astelehenetik larunbatera (astelehenetik ostiralera arratsaldez eta larunbatetan goizez).

Langile gaituek emanda, ikastaroak astean egun batekoak edo bi egunekoak izan daitezke. Hiruhilabeteko ebaluazioak egingo dira, eta maila egiaztatzeko diploma emango dira. Gainera, haurrek kalitate handiko material ludiko eta didaktikoa izango dute eskuragai.

Hori guztia konfort-baldintza ezin hobeetan, tenperaturari eta hezetasunari dagokienez, txikienek ikaskuntzaz goza dezaten.

Astean egun bateko hiruhilabeteko ikastaroak 63 euro balio izango du eta astean bi egunekoak, berriz, 108 euro. Izena ematean, ikastaroa egiten duen pertsonak beUp igeriketa txano bat jasoko du opari gisa.

Orain ALTA ONLINE har dezakezu.

EGIN CLICK HONAKO ESTEKAN
ALTA ONLINE