2021ko udazkenean

2021ko udazkenean

Feria eta kongresu esparruak kirol 5.000 metro karratu baino gehiagoko kirol zentro berri bat izango du, ipar gurutzaduran kokatua






BeUp BEC errealitate ikusgarri bihurtuko da datorren udazkenean. 5.000 metro karratu baino gehiagoko kirol zentro berri honen irekiera jarduera fisiko eta kirol zerbitzuen eskaintzan une gogoangarria izango da, bai Barakaldorentzat bai Bilbo Handiarentzat.



beUp kirol zentro kateak, bere kirol eskaintza zabaltzeko asmoz, sei milloi euro baino gehiago inbertituko ditu BECen ipar gurutzaduraren  erreforma integralean. BeUp BEC Burgosen eta Kantabrian jadanik lan egiten duen katearen laugarren zentroa izango da.



Ezaugarri nagusi gisa, beUp BEC-ek gune zabalak, ‘Premium’ mailako ekipamendua eta sektore sozial guztientzako jarduera aukera izango ditu: adin, eskakizun edota behar guztiak aintzat hartuko ditu zentro berriaren kirol eskaintzak.



Bezeroek eskuragarri izango dituzte honako zerbitzu hauek:

· 1.100 metro karratu baino gehiagoko fitness gela bat, honako ekipamendua barne:



- Jarduera kardiobaskular postuak, guztiak internet, TV eta Netflix bezalako plataformetarako konexioarekin.



- Indar zirkuitoak, entrenamendua pertsonalizatzen duten azken belaunaldiko makinekin, internetera konektatuak.



- Pisu libre eta Cross Training gunea.



· Hiru igerilekuko ur gunea:



-           Igeriketarako 25x10,50 metroko piszina



-           Erabilera anitzeko piszina: hastapena, ikastaroak, uretan emandako talde eskolak…



-          Osasun gune handi bat (SPA), honako ekipamenduarekin:
saunak, bainu turkiarra, sentzasio dutxak, zurrusta-igerilekua, ur hotzeko
putzua eta abar.



· 5 gela, astero 200 ordu baino gehiago jarduerak emateko, erritmo, gorputz jarrera zuzentze, bizkortze eta kardiobaskular proposamenekin: ziklo indoor, zumba, dance up, body pump, body attack, body balance, pilates, yoga, taichí, GAP eta core, besteak beste.



· 250 metro karratu baino gehiagoko ludoteka, umeentzako ekintzekin aste osoan zehar, haien gustokoen jarduerak egitera joan daitezen kirol zentrora gurasoekin batera. Horrez gain, gizarte ekimenak, dibertigarriak eta, nola ez, osasuntsuak eskaintzen dira.



Proposamen hau beUp BECen ‘outdoor’ eskaintza zabalarekin osatzen da, kanpoko ekintzak maite dituztenentzat, korrikalarientzat eta adineko pertsoneentzat bereziki pentsatuta.



Hau guztia beUpen slogana betetzeko asmoz: mugitu, ondo pasa, zoriontsu izan!



Horrez gain, egunean bi ordu eta erdiz beUpen bezeroek 300 plazako aparkalekua doan izango dute.



Alta online



Orain alta har dezakezu online HEMEN
.  

Bideoa